Desioak eta ametsak ehuntzen lelo hartuta, kriseiluak aireratu zituzten Zestoan ostiral iluntzean. Ehun kriseilu baino gehiagok argitu zuten zerua, Ametsen Kriseilua egitasmoaren barruan. Zestoako Gure Esku Dagok antolatuta, arratsaldean hasi ziren giroa berotzen herrian, eta txokolatada eta Barbantxoren ikuskizunaz gozatu zuten gaztetxoek.
20:00etan hasi ziren herritarrak kriseiluak aireratzen. Zestoako F11 Argazki Taldeak ez zuen argazkiak ateratzeko aukera galdu. Honako hauek dira beheko bilduma osatzen duten argazkien egileak: Manu Izeta, Juan Joxe Agirre, Jone Bergara, Iñaki Etxenagusia, Imanol Salegi eta Erkaitz Regillaga.
[flickr_set id="72157663536398054"]
Azpeitian, atzo, larunbata aireratu zituzten kriseiluak Zelai Luzen.