https://youtu.be/j-rAe1Z1w9M
Zizurkilgo Unai Mendizabal bertsolariak irabazi du VIII. Erniarraitz sariketa. Gaur, ostirala, jokatu dute txapelketako azken saioa, Azpeitiko gaztetxean. German Zelaiak jantzi dio txapela irabazleari, Erniarraitz bertsozale elkarteko sortzaileetako batek. Amasako Oihana Iguaran izan da bigarrena, puntu erdiko aldearekin; eta Jon Gurrutxaga azpeitiarrak lortu du hirugarren postua. Ane Iriondok egin ditu gai-jartzaile lanak.
Leporaino bete da Azpeitiko gaztetxea, eta bertsolari guztiek eskertu dute entzuleen berotasuna. Honakoak dira sailkapena eta puntuak:
- Unai Mendizabal: 279 puntu.
- Oihana Iguaran: 278,5 puntu.
- Jon Gurrutxaga: 269,5 puntu.
- Amaia Iturriotz: 267,5 puntu.
- Gemma Urteaga: 265,5 puntu.
- Aitor Salegi: 261,5 puntu.
Bertsorik onenaren saria Unai Mendizabalek jaso du, zortziko txikian abestutako bertso batekin. Azpeitiko gaztetxeko kideek apartatu dute, eta beraiek eman diote oroigarria.
Lau saiotatik azkena
Finalaren aurretik, hiru kanporaketa jokatu dituzte 18 bertsolarik. Azpeitian izan zen lehena, eta
Jon Gurrutxagak irabazi zuen; Oihana Iguaran izan zen puntu gehien lortu zituena
Azkoitian jokatutako bigarren saioan; eta Errezilen, hirugarren kanporaketan,
Gemma Urteaga gailendu zen.
Erniarraitz bertso sariketa bi urtean behin antolatzen dute, bertso parrandarekin txandaka. Beraz, datorren urtean bertso parrandaren txanda izango da, eta 2018an jokatuko dute Erniarraitz lehiako IX. edizioa.
[flickr_set id="72157665403809306"]