Gemma Urteagak irabazi du Errezilen, eta Erniarraitz Sariketako finalistak erabakita gelditu dira

Nerea Uranga 2016ko otsailaren 28a

Gemma Urteagak kanporaketako irabazlearen saria Nekane Zinkunegiren eskutik jaso du, Errezilgo Udalaren izenean (Nerea Uranga/Hitza) Zortzigarren Erniarraitz Sariketako finala Jon Gurrutxaga, Oihana Iguaran, Gemma Urteaga, Amaia Iturriotz, Unai Mendizabal eta Aitor Salegik jokatuko dute. Martxoaren 4an da finala, 22:00etan, Azpeitiko Gaztetxean. Gaur erabaki da, Errezilen hirugarren kanporaketa jokatu ostean. Errezilgo Borondegin jokatutako kanporaketan aritu dira Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Eñaut Martikorena (Hernani), Eli Pagola (Hernani), Gemma Urteaga (Beasain), Xabi Igoa (Aramaio) eta Aitor Irastortza (Zaldibia). 70 lagun inguru bildu dira bertso saioa jarraitzeko. Azkenean, Gemma Urteagak lortu ditu puntu gehien eta zuzenean finalera pasatzea lortu du. "Gustura" gelditu da beasaindarra gaur egindako lanarekin, hala esan du bukaeran. Errezilgo kanporaketako puntuazioa: 1- Gemma Urteaga, 232 puntu. 2- Xabi Igoa, 227,5 puntu. 3- Eli Pagola, 227,5 puntu. 4- Aitor Irastortza, 223,5 puntu. 5- Eñaut Martikorena, 218,5 puntu. 6- Jon Ander Iriondo, 208,5 puntu. Urteaga bezalaxe, Jon Gurrutxaga eta Oihana Iguaran ere zuzenean sailkatu dira finalera, aurreko bi kanporaketak irabazita. Gurrutxagak Azpeitiko kanporaketa irabazi zuen eta Iguaranek Azkoitian jokatutakoa. Jon Ander Iriondo azpeitiarra Errezilen bertsotan (Nerea Uranga/Hitza) Sariketako epaimahaia eta idazkariak Errezilgo kanporaketa hasi aurretik (Nerea Uranga/Hitza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide