Idiazpi auzuneko lanak. (Hitza)
Zestoako Idiazpi auzunean pasabide bat egiten ari dira, etxebizitza multzo batekin lotura izango duena. Etxebizitzak ez du larrialdi irteerarik, eta, ondorioz, arazoak izan dituzte orain arte suhiltzaileak edota anbulatzia bertaratu izan denean. "Ebakuazio arazoak izan dituzte, eta horri intenbide bat emateko hasi ditugu obrak".
Proietua joan den urtean onartu zuen Zestoako Udalak, baina, atzerapenak tarteko, orain hasi dituzte lanak.