Zestoako elkarteek 2016rako diru-laguntzak eska ditzakete Udalean

Zestoako Hitza 2016ko otsailaren 22a

Herriko elkarteek 2016rako diru-laguntzak eska ditzakete Zestoako Udalean. Matxoaren 19a bitartean dute horretarako epea, eta udaletxean bertan aurkeztu behar dira izapideak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten arau eta aurkeztu beharrekoak joan den astean. Eskaera egiteko inprimakiak, berriz, Zestoako Udaleko webgunean eskura daitezke. Honakoa da, arloz arlo, udalak emango duen gehienezko laguntza:
  • Gizarte Zerbitzuen Saila: interes sozialeko erakundeei subentzioak, 10.500 euro.
  • Ingurumen Saila: ingurumen hezkuntza, 3.500 euro.
  • Kultura Saila: kultur erakundeei subentzioak, 30.000 euro.
  • Kirol Saila: kirol erakundeei subentzioak, 21.226 euro.
  • Gazteria Saila: gazteria laguntzak, 10.262 euro. Euskara Zerbitzua: euskara, 19.366 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide