- Oihana Iguaran: 246,5 puntu.
- Amaia Iturriotz: 238,5 puntu.
- Aitor Salegi: 236 puntu.
- Oier Etxeberria: 232,5 puntu.
- Maider Arregi: 231 puntu.
- Aitor Servier: 226 puntu.
Sariketako kanporaketa guztietan bezala, honako lanak izan dituzte: zortziko handia, zortziko txikia, bi punturi erantzutea, hamarreko txikia eta banaka bi bertso, gehienez, hamarreko neurrian. Joan den astean jokatu zuten lehen kanporaketa, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, eta Jon Gurrutxaga azpeitiarra izan zen garailea. Beraz, Gurrutxaga eta Iguaran izango dira, oraingoz, martxoaren 4ko finalean. Azken saio hori Azpeitiko gaztetxean jokatuko dute. Haiez gain, datorren igandean Errezilen jokatuko duten kanporaketako irabazlea ere sailkatuko da; eta, ondoren, puntu gehien lortu dituzten hurrengo hiru bertsolariak pasatuko dira azken txanpara.
Bertsolari hauek izango dira igandean, Errezilgo Borondegi aretoan, 17:30etik aurrera: Xabi Igoa, Aitor Irastorza, Jon Ander Iriondo, Eñaut Martikorena, Eli Pagola eta Gemma Urteaga. [flickr_set id="72157662594678894"]