Izena eman daiteke martxoaren 20ko Zestoako herri krosean

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko otsailaren 21a

Herriko kiroldegian edo 'herrikrosa.eus' webgunean eman daiteke izena. Bost euro balio du aurrez; eta hamar, berriz, egunean bertan.

Urtero legez, San Jose egunaren bueltan herri krosa antolatu dute Zestoan, eta dagoeneko irekita dago izena emateko epea. Martxoaren 20an egingo dute proba, 11:30etik aurrera, herriko atletismo taldeak antolatuta. Izena emateko bi aukera daude: Zestoako kiroldegira joatea edo herrikrosa.eus webgunean inskribitzea. Bost euro balio du aurrez izena emateak; eta hamar, berriz, egunean bertan. Bi ibilbide izango dituzte aukeran korrikalariek: 2,7 kilometrokoa eta 8,6 kilometrokoa. Lasterkari guztiek izango dute oparia eta hamaiketakoa, eta saria jasoko dute lehen bost sailkatuk eta lehen herritarrek. Honakoak dira Internet bidez izena emateko estekak: 2,7 kilometroko lasterketan izena emateko esteka. 8,6 kilometrokoan izena ematekoa.

Gatetxoentzat ere bai

Eskolaurreko haurrengandik hasi, eta infantilak artean, beste bost lasterketa antolatu dituzte, ibilbidea adin bakoitzeko umeentzat egokituta. Honakoak dira:
  • 10:00etan: Benjamin neska-mutilak: 600 metro.
  • 10:15ean: Alebin neska-mutilak: 1.350 metro.
  • 10:30ean: Infantil neskak, 1.800 metro; eta infantil mutilak: 2.250 metro.
  • 10:50ean: eskolaurreko neska-mutilak: 150 metro (Gurutzetik plazara).
  • 10:55ean: 2008-2009 urteetan jaiotako neska-mutilak: 300 metro.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide