Martxoaren 11n egingo dute Ametsen Kriseilua egitasmoa Zestoan

Zestoako Hitza 2016ko otsailaren 20a

Hurrengo egunean, Azpeitian egingo dute, eta bukaera emango diote herri galdeketaren aldeko sinadura bilketari.

Ametsen Kriseilua egitasmoa martxoaren 11n egingo dute Zestoan, Gure Esku Dago taldeak antolatuta. Jubilatuen taberna aurreko plazatxoan bilduko dira herritarrak iluntzean, eta 20:00etan botako dituzte kriseiluak. Haietako bat erosi nahi dutenetzat, dagoeneko salgai daude Zestoako tabernetan, 2,5 euroren truke. Abenduan ziren egitasmo hori egitekoak, baina atzeratu egin zuten, eguraldi lehorra zela-eta. Halere, lehen kriseilua erosi zutenek nahikoa izango dute txartela erakutsita, berri bat hartzeko. Azpeitian hurrengo egunean egingo dute egitasmo bera, martxoaren 12an. Ekintza horrekin bukatuko da, gainera, Hitzartu elkarteak abian jarri zuen herri galdeketaren aldeko sinadura bilketa. Azpeitian 19:30ean bilduko dira plazan, sinadura gutziak kontatuko dituzte, eta ondoren aireratuko dituzte kriseiluak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide