Japoniako rakugo ipuinak kontatuko dituzte gaur

Zestoako Hitza 2016ko otsailaren 19a

Rakugo ipun kontaketen emanaldia antolatu dute gaurko Zestoan. Japonian tradizio handia duen ipuin mota da rakugoa. Duela lau mende sortu zen, eta ahoz kontatzen da istorioa beti. Kontalaria eserita egoten da, kimonoa jantzita eta egitura librea mantenduz. Helduei zuzenduta dago, eta umorea da kontaketa horien ezaugarri nagusia. Saioa liburutegian izango da, 20:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide