Zestoako Txoko Feministak antolatuta, jaialdi feminista izango da gaur Gaztetxean. Solasaldiak eta kontzertuek osatzen dute egitaraua.
Zein urrats eman behar ditugu Zestoa parekide bat osatzeko? gaitzat hartuta, 18:30ean hasiko da solasaldia. Iluntzetik aurrera, berriz, Sorgin Gaua egingo dute. Pottors eta Klito eta Maniki Kill DJ taldeek jarriko dute musika, 22:30etik aurrera. Sarrera bost eurokoa da.