Umeentzako ipuinak kontatuko dituzte gaur Zestoako Liburutegian

Zestoako Hitza 2016ko ots. 19a, 12:19

Lau urtetik gorako haur eta gaztetxeentzat ipuinak kontatuko dituzte gaur arratsaldean bi adituk Zestoako Liburutegian. Kontaidazu ipuin bat da saioaren izenburua, eta Maria Arangurenek eta Irati Godoyk jardungo dute gaztetxoei istorioak kontatzen. Liburutegiko saioa 17:30etik aurrera hasiko da. Arratsaldeko solasaldia Zestoako Udalak babestutako ekimena da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide