Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako EH Bilduk salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzuetan ezarri dituen aldaketak "zestoarrak bereziki" kaltetzen dituela. Donostiarako zerbitzuak Amaran geldialdirik ez egiteak "herritar asko" kaltetzen dituela esan du koalizioak.
Horretaz gain, Elgoibar, Eibar eta Ermuarekin dauden loturak kendu izana gaitzetsi du: "Aurreko agintaldian Ermuatik Azpeitirako zerbitzua Zestoaraino luzatzea erabaki zen. Geroztik, Elgoibar, Eibar eta Ermuarekin lotura zuzena izan du Zestoak. Orain, eta zerbitzuaren maiztasuna gehitu arren, berriro Azpeitian amaitzen da aipatutako zerbitzua".
Ondorioz, aldundiari bi zerbitzuak zuzentzeko eskaera egiteko eskatu dio EH Bilduk udalari.