'Gure kabuz ala hil' dokumentala emango dute bihar Zestoako Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2016ko otsailaren 17a

19:00etan hasita emango dute Euskal Herriko alternatiba sozioekonomikoen inguruko dokumentala, eta ondoren ikus-entzunezkoa egin duten egileetako bik solasaldia eskainiko dute.

Bihar, osteguna, Gure kabuz ala hil dokumentalaren emanaldia izango da Zestoako Gaztetxean. 19:00etan hasita emango dute Euskal Herriko alternatiba sozioekonomikoen inguruko dokumentala, eta ondoren ikus-entzunezkoa egin duten egileetako bik solasaldia eskainiko dute. Zestoako Gazte Asanbladak eta Astinduk antolatu dute emanaldia.

Astindu taldea duela hilabete batzuk sortu zuten Zestoan, eta haren helburua da "sozioekonomiaren gaia mahai gainean jarri eta herriko agendan sartzea": "Horretarako antolatu zen urtarrilean herriko lau eragileren arteko mahai-ingurua. Zestoako egoeraz hitz egin zen bertan eta Astindu bezalako talde batek zer eskaini dezaken diagnostikatzen hastea ahalbidetu zuen". Dokumental emanaldia, beraz, "urtarrilean irekitako bide horren zatia" dela azaldu dute taldeko kideek. "Hirugarren zatia martxoan egiteko asmoa dago, herriko beste eragile eta norbanako batzuekin antolatuko den bigarren mahai-inguruarekin", esan dute. Taldeko kideek esan dutenez, "hiru ekintzatako plangintza horrekin ahalik eta oinarririk sendoena eta zabalena osatu nahi dugu Zestoan, hortik abiatuta herriko proposamenei eta beharrei erantzun bat eman eta Guztion Zestoa eraikitzen hasteko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide