Festa giroa nagusi Zestoako I. Kobaz Koba Trail mendi lasterketan

Ana Abarisketa 2016ko otsailaren 14a

Zestoako I. Kobaz Koba Trail, Agiro Mendi Kluba, Zestoako Udala

Izen emate guztiak agortuta iritsi da Zestoako I. Kobaz Koba Trail mendi lasterketa eguna. Bi lasterketa jokatu dira: 25 kilometrokoa bata, eta 16koa bestea. 25 kilometroko lasterketan aurrena helmugaratzen Xabier Plazaola oreindarra izan da; nesketan, berriz, Uxoa Irigoien getariarra. Zestoarrei dagokionez, Jon Alberdi eta Itsaso Marti izan dira lehenengoak. 16koan azkarrena Iñaki Mihura baztandarra izan da, eta, nesketan, Eva Gonzalez amorebietarra. Herrikoen artean irabazle, berriz, Garikoitz Arrizabalaga eta Gurutze Lopetegi. Amalda, Erralla, Danbolinzulo, Arluze, Ekain, Erlaitz eta Irikaitz Historiaurreko haitzuloak eta aztarnategiak lotu ditu gaurko mendi lasterketak. Goizean zehar giro bikaina izan da herrian, eta ez zaie animorik falta izan parte hartzaileei. 400 korrikalariak babesteko boluntarioak ugari izan dira. Eguraldi freskoa mantendu da lasterketak iraun duen bitartean, euria ere egin du tarteka. Zestoako kobazuloak zeharkatzen lokatza dezente aurkitu dute korrikalariek, aurreko egunetan egindako euriaren ondorioz Zestoako mendiak lokaztuta esnatu dira-eta. Kobaz Koba lasterketa Lehen gizakiaren bidetik leloa hartuta antolatu dute Agiro Mendi Klubak eta Arazik, Zestoako Udalaren babesarekin. Sari dezente banatu dituzte guztira: 25 eta 16 kilometroko lasterketetako aurreneko hiru azkarrenak, lehen hiru emakumeak eta Zestoako gizon eta emakume azkarrenak. Honakoan dira lasterketetako denborak. 25 kilometroko lasterketa Sailkapen orokorra
  1. Xabier Plazaola (Orendain) 02:05:14
  2. Igon Manzisidor (Deba) 02:05:45
  3. Jose Luis Beraza (Uharte-Arakil) 02:06:23
Aurreneko hiru emakumeak
  1. Uxoa Irigoien (Getaria) 02:32:18
  2. Lide Gorostiola (Larrabetzu) 02:44:17
  3. Jone Urkizu (Azkoitia) 02:50:08
Lehen zestoarrak
  • Jon Alberdi 02:14:27
  • Itxaso Marti 03:11:40
16 kilometroko lasterketa Sailkapen orokorra
  1. Iñaki Mihura (Baztan) 01:24:34
  2. Asier Apezetxea (Arantza) 01:25:05
  3. Mikel Olaizola (Azpeitia) 01:29:04
Aurreneko hiru emakumeak
  1. Eva Gozanlez (Amorebieta-Etxano) 01:45:01
  2. Maite Etxezarreta (Azpeitia) 01:47:52
  3. Raffaella Ciavola (Gasteiz) 01:52:00
Lehen zestoarrak
  • Garikoitz Arrizabalaga 01:38:10
  • Gurutze Lopetegi 02:00:38
Parte hartzaile guztien sailkapena Kirolprobak.com webgunean ikus daiteke.   [flickr_set id="72157662338181433"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide