Bi lagun atxilotu dituzte Arroabean, industriagune batean ustez lapurretan ari zirela

Zestoako Hitza 2016ko otsailaren 11

Astearte goizaldean atxilotu zituzten 21 eta 26 urteko bi gizonak, eta indarkeriaz lapurreta egitea egotzita atxilotu zituzten.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, astearte goizaldean 21 eta 26 urteko bi gizon atxilotu zituzten Arroabeko industriagune batean ustez lapurretan ari zirela. Herritar batzuen abisua jaso ostean, tokira gerturatu ziren ertzainak. Haiek adierazi dutenez, pabilioira sartzeko ata bortxatzen ari ziren bi lagunak. Biek "eskularruak jantzita" zituzten eta "bihurkin bana" zuten eskuetan, Ertzaintzaren arabera. Horrez gain, ustezko lapurrek erabilitako autoan "lapurretak egiteko moduko tresnak" aurkitu zituztela esan dute. Bi lagunak identifikatu eta atxilotu egin zituzten, indarkeriaz lapurreta egitea egotzita. Bi atxilotuetako batek delitu aurrekariak zituen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide