Erabilitako arropa berrerabiltzea helburu. (Onintza Lete/Hitza)
Zestoako Arropa Solidario Taldeak egoera zaila bizi duten zestoarren beharrak asetzen lagundu nahi du, baita arropa berrerabiltzearen aldekoak direnei horretarako bidea ireki ere. Ildo horretan, pasa den larunbatean bigarren eskuko azoka egin zuten, eta antoalatzaileek nabarmendu dute azoka arrakastatsua izena dela, «eta ekimenak erakutsi du posible dela guztiengana iristea».
Hala ere, ekimena ez da azokarekin bukatu, eta arropa eta oinetakoak ematen jarraitu nahi dutenek, horretarako aukera izango dute Zine Zaharreko sarreran jarriko duten ontzian. Antolatzaileek adierazi dute denetik behar dela, baina bereziki umeentzat oinetako falta dutela. «Eskerrak eman nahi dizkiegu ekimenean parte hartu eta besteak beste arropa, ume kotxeak, bizikletak eta oinetakoak beste herritar batzuen eskura utzi dituzten guztiei».