Lasaoko Aisialdi Egoitza bukatuta dago, eta lasaotarrak hura erabiltzen hasteko pronto. Izen hori jarri diote umeen parkearen ondoan kokatu eta prestatu duten prefabrikatutako auzo lokalari, Lasaoko bizilagunen aspaldiko eskaerari erantzunez lasaotarrak elkartzeko tokia izango den egoitzari.
2014ko irailean adostu zuten Azpeitiko eta Zestoako udalek Lasaon lokala eraikitzea. Horretarako lanak, bi udalen artean ordainduta, urte hartako azaroan hasiko zituztela ere iragarri zuten, baina azkenean luzatu egin zen kontua.
Hala, 2015eko udaberri bukaeran hasi zituzten obrak.
Irakurri
albiste osoa Uztarria.eus-en.