'Hezurren egia' erakusketa inauguratu dute gaur Azpeitiko Ingurugiro Etxean

Nerea Uranga 2016ko urtarrilaren 30a

Arantzadi elkartekoak, Azpeitiko Antxieta Arkeologi Taldekoak, Azpeitiko Eneko Etxeberria alkatea eta hainbat udal arduradun eta teknikari, Zestoako alkate Josetxo Mendizabal, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta herriko ikastetxeetako ordezkariak bildu dira gaur Azpeitiko Ingurugiro Etxean. 'Hezurren egia' erakusketa inauguratu dute bertan. Ingurugiro Etxean lehendik eskaintzen den zerbitzuaren osagarri izango da bera, bertan nabarmendu dutenez. Azpeitiko Antxieta arkeologia taldeak eta Azkoitiko Munibek eginiko aurkikuntzen erreplikak jarri dituzte ikusgai, besteak beste. Jesus Tapia Arantzadiko arkeologoak azaldu duenez, hizkuntza "sinplean" osatu dute erakusketa, "herritar eta ikasleengana" iristeko. Azken batean, Hezurren Egiak proiektuak Urola Erdiko historiaurrea gizarteratzea eta bailaran egindako aurkikuntzak ezagutarazi eta balioan jartzea du helburu. 'Hezurren egia' erakusketaren inaugurazioan Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea azalpenak ematen (Nerea Uranga/Hitza) Jesus Tapia Arantzadikoa erakusketaren berri ematen Azpeitiko Ingurugiro Museoan (Nerea Uranga/Hitza) Hezurren egia erakusketaren inaugurazioa Azpeitiko Ingurugiro Museoan (Nerea Uranga/Hitza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide