Berdaitz Landa (futbol entrenatzailea): “Biharko partidua garrantzitsua da, taldeak irabazteko gosez jarraitzen duela baieztatzeko”

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 29a

danbolin, Zestoa Futbol Taldea, Berdaitz Landa, Zestoa, kirola

Zestoa Futbol Taldea (Danbolin.eus) Zestoa Futbol Taldeko gizonenzkoen lehen taldea bolada onean dabil. Azkenengo 12 partidatatik bat bera ere ez dute galdu. Bihar Iraetako futbol zelaian (15:30) Debako Amaikak Bat taldearen aurka jokatuko dute, liderraren aurka. Partida garrantzitsu horren aurretik Berdaitz Landa entrenatzailearekin izan gara. Nola dabil taldea azken partidetan?

Taldea denboraldi hasiera kaxkar bati aurre egiteko gai izan da, eta 12 jardunaldi gaude porrotik izan gabe, 7 garaipen eta 5 berdinketa. Aspaldi honetan gol gutxi ari gara jasotzen eta horrek garbi erakusten du talde osoak egiten duela lan. Gaur egun, garbi ditugu gure taldeak zein indargune eta zein hutsune dituen eta hortan gabiltza, gure indarguneak ahal diren gehien nabarmendu nahian eta hutsuneak berriz ezkutatu nahian.

Jarraitu irakurtzen Danbolin.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide