Kiroldegiko lan-poltsa osatzeko deialdia ireki du Zestoako Udalak

Zestoako Hitza 2016ko urtarrilaren 29a

Zestoako Udalak deialdia ireki du kiroldegiko lan-poltsa osatzeko; begiraleei eta mantenimenduko langileei eskainia da. Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 7a, astelehena, bitartean. Honako baldintzak eskatzen dituzte parte hartzeko:
  • Eskaera aurkezteko epea bukatu aurretik 18 urte izatea.
  • Lanpostuko eginbeharrak eragotziko lituzkeen gaixotasun edo urritasunik ez izatea.
  • Euskaraz lan egiteko gaitasuna erakustea.
  • Udalerriko edozein kirol instalazioetan lan egiteko prest egotea.
Informazio gehiago eta oinarriak, udalaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide