Inauterietako desfilea antolatzeko bilera deitu du Zestoako Udalak

Zestoako Hitza 2016ko urtarrilaren 26a

Zestoa, Inauterietako helduen desfilea, jaiak, bilera

Inauterietako helduen desfilea antolatzeko bilera egingo du bihar, asteazkena, urtarrilak 27, Zestoako Udalak. Kultur Etxean izango da hitzordua, 19:00etan. Udaleko webgunean azaldu dutenez, Zestoako Gazte Asanblada arduratu da orain arte desfilea antolatzeaz; aurten, ordea, ezezkoa eman dio udalari. Bileran aztertuko dituzte aukera posibleak. Antolaketarako talderik osatuko ez balitz, bertan behera geldituko litzateke desfilea. Zestoako inauterietako desfilea (Danbolin.eus)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide