Lehiaketara atera du Zestoako Udalak Iraeta futbol zelaiaren kudeaketa, bigarren aldiz. Izan ere, abenduan ere taberna hartzeko aukera eskaini zuen erakundeak.
Otsailaren 6a bitartean eman daiteke izena, udaletxean bertan. Printzipioz, urtebetekoa izango da kontratua, baina aukera izango dute, udalarekin adostuz gero, bost urtera luzatzeko.
Honako baldintzak jaso dituzte deialdian: tabernaren eta instalazioen garbiketa egitea eta Gizarte Segurantzako autonomoen erregimenean alta ematea. Bestalde, astean egun eta erdiko atsedenaldia eta urtean hilabeteko oporraldia hartu ahal izango du taberna hartzen duenak. Horrez gain, erakundeak gogorarazi du tabernako ura, argia eta gainontzeko fakturak udalak ordainduko dituela. Data eta baldintza guztiak
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean daude argitaratuta.