(E. Albizu Lizaso)
Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.ak 60 aldiz altxatu du Iraetako Errota Harria, 108 kiloko bola. Marka ezarri du aiarrak Iraetako pilotalekuan; izan ere, orain artean inork ez ditu indarrak neurtu hamar minutuko txanda bakarrean. Bi urtean behin jokatzen da Iraetako Errota Harria txapelketa Santa Ines jaietan, baina aurten arte, bost minutuko txandatan lehiatu izan dira harri-jasotzaileak. Bost minutuan jasoaldi gehien egiten zituzten lau harri-jasotzaileek beste bost minutuko txanda bat egin ohi zuten. Modu horretara, Aimar Irigoien errezildarrak du marka, 79 jasoaldirekin. Beraz,
marka berria utzi du Izeta II.ak: 10 minutu, atsedenik hartu gabe, eta 60 jasoaldi. Aiarraz gain, beste inork ez du parte hartu lehian.
Bestalde, aizkolarien eta harri-jasotzaileen erakustaldiak izan dira Zestoako auzoan. Aizkoran airtu dira Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Xabier Orbegozo
Arria V.a errezildarra. Harrijasotzaileen artean, Izeta III.a, Izeta IV.a, Jon Peña. Azken horren estreinaldia izan da gaurkoa.
[flickr_set id="72157663846002306"]