Igor Eizagirre 'Kixkurra' eta Aitzol Olidenek irabazi dute Iraetako pilota txapelketa

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko urtarrilaren 24a

(E. Albizu Lizaso) Igor Eizagirre Kixkurra eta Aitzol Oliden dira aurtengo Iraetako pilota lehiako txapeldunak. Oso estua izan da partida, eta 22 eta 21 irabazi dute, Iñigo Uria Arrieta eta Ander Etxeberriaren kontra. Azaroaren 22an hasi zen txapelketa, eta Santa Ines festen baitan eman diote bukaera. Irabazleen aurretik jokatu dute Urtzi Zelaiak eta Aitor Salegik, Joseba Eizagirre eta Berdaitz Landaren aurka. Lehenak izan dira garaileak; beraz, Zelaia eta Salegirentzat izan da lehiaketako hirugarren postua, eta Eizagirre eta Landarentzat, laugarrena. [flickr_set id="72157663284185180"] Txapelketa bai, baina jaia ez da bukatu Iraetan. Asteburuan zehar bada zer egina Zestoako auzoan, eta datorren astean umeen eguna ospatuko dute. Hemen egitaraua: Urtarrilak 23, larunbata 21:00. Afari herrikoi irekia frontoian: txorizoa, saiheskiak, salda, postrea eta txotxa. 23:30. Fan&Go taldea. Urtarrilak 24, igandea 09:00. Diana eta meza. 10:00. Helduentzat hamaiketakoa. 12:00. Poteoa Iraetan. 17:30. Errota Harria jaialdia: Izeta II.a Errota harrian marka ezartzen saiatuko da, hamar minutuko txanda bakarrean. Aizkoran: Larrañaga eta Arria V.a. Harrijasotzaileen erakustaldia: Izeta III.a, Izeta IV.a, Jon Peña. 17:30. Gorriti eta bere animaliak Bekotxe aurrean. Urtarrilak 30, larunbata, umeen eguna 11:00. 5 hazbeteko tren zirkuitu handiaren inaugurazioa. 11:00. Zuhaitz landaketa umeekin, Urkaikok babestuta. 16:00. Iraetako jaioberriei omenaldia Gure Ordekan. 16:30. Puzgarriak eta tailerrak frontoian. 17:30. Aurpegi pintaketak. 18:00. Txokolatada eta goxoki-jaurtiketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide