Zestoatik Elgoibarrera mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak

Zestoako Hitza 2016ko urtarrilaren 21a

Gaur, osteguna, da izena emateko azken eguna, eta kiroldegian egin daiteke inskripzioa. Igandean 07:30ean aterako dira Zestoako Gurutzetik, oinez Elgoibarrera.

Elgoibarrera mendi irteera antolatu du Zestoako Agiro Mendi Klubak iganderako, hilak 24. Gaur, osteguna, da izena emateko azken eguna, eta kiroldegian egin daiteke inskripzioa. Igandean 07:30ean aterako dira Zestoako Gurutzetik, oinez. Bi ordu eta erdiren ostean, autoz edo autobusez itzuliko dira Elgoibartik Zestoara. Agirokoek azaldu dutenez, ibilaldiaren prezioa egunean bertan jakinaraziko dute, parte-hartzaile kopuruaren arabera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide