Maite Peña diputatua Zestoako San Juan egoitzan izan da

Zestoako Hitza 2016ko urtarrilaren 13a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak eta bere lantaldeak Zestoako San Juan egoitza bisitatu zuten joan den ostiralean. San Juan egoitzaren kudeaketa eredua ezagutzeko egin zuten bisita; izan ere, Zilarrezko Q kudeaketa aurreratuaren euskal saria jaso berri dute. Maite Peña diputatuak egoitzako langileak "zoriondu" zituen eta egiten duten lana tarteko. Zestoako San Juan egoitzak bere plan estrategikoa dauka eta langileek bost taldetan antolatuta egiten dute lan. Egun, 36 egoilar bizi dira egoitzan. Eraikin berean dago eguneko zentroa ere. “Egoitza, eguneko zentroa eta zaintzapeko pisuak  eraikin bakar batean egoteak, baliabideei etekin handiagoa ateratzea errazten du”, azaldu du Maite Peñak. Horrek erabiltzaileei "asko errazten die" batetik besterako pausoa, dio Peñak: "Hala, eguneko zentroan hasi eta zaintzapeko pisuetara pasatu daitezke erabiltzaileak, gerora adinekoen egoitzara iristeko”.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide