Atzo, asteartea, deklaratu zuten
Asier Altuna Lapatza azkoitiarrak etaNerea Goikoetxea zestoarrak Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. 2008an ere deitu zituzten, EHAKren kontuekin lotuta, baina orain arte sumarioa sekretupean egon da. Deklarazioa hartu ostean, aske utzi zituen epaileak, baina karguekin. Altunarekin eta Goikoetxearekin batera beste 25 euskal herritarrek deklaratu dute Auzitegi Nazionalean.
Altunari eta Goikoetxeari elkartasuna adierazteko eta epaiketa politikoekin amaitzeko eskatzeko elkarretaratzeak egin zituzten dozenaka lagunek atzo, Zestoan eta Azkoitian.