Erabaki da Iraetako Pilota Txapelketako finala

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 10a

Kixkurrak eta Aitzolek Arrieta eta Anderren kontra jokatuko dute Iraetako Pilota Txapelketako finala. Hilaren 23an, larunbata, izango da Iraetako pilotalekuan, Santa Ines jaien baitan.

Iraetako txapelketako irudi bat. (Danbolin.eus) Gaur, igandea, goizean erabaki da zein bikotek jokatuko duten Iraetako Pilota Txapelketako finala. Kixkurra eta Aitzol 22 eta 5 nagusitu dira Jantxi eta Aitzolen kontra eta, beraz, finalean izango dira. Bigarren finalaurrekoa Arrietak eta Anderrek jokatu dute Urtzi Z. eta Salegiren kontra, eta 22 eta 12 nagusitu zen lehenengo bikotea. Horrenbestez, Kixkurrak eta Aitzolek Arrieta eta Anderren kontra jokatuko dute pilota txapelketako finala. Txapelketako azken partida, finala, urtarrilaren 23an, larunbata, jokatuko da Iraetako pilotalekuan, Santa Ines jaien baitan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide