Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hil honetan hasi eta maiatzera bitartean, haurrentzako eskaladako ikastaroak antolatu dituzte Zestoako kiroldegian. Bost hilabetetako saioen kostua 75 euro da. Zortzi eta hamar urte artekoak, asteartean dituzte saioak, 17:00etatik 18:00etara; 6 eta 7 urtekoak, asteartean, 18:00etatik 19:00etara; eta, 4 eta 5 urtekoak, ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara. Informazioa kiroldegian eskatu behar da.