Haurrentzat eskalada ikastaroa antolatu dute Zestoan, urtarriletik maiatzera

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 3a

4 urtetik 10 urte artekoentzako saioak antolatu dituzte

Hil honetan hasi eta maiatzera bitartean, haurrentzako eskaladako ikastaroak antolatu dituzte Zestoako kiroldegian. Honakoa da eskaintza eta saioen ordutegiak: - 8-10 urte artekoak, asteartetan, 17:00etatik 18:00etara. - 6-7 urtekoak, asteartetan, 18:00etatik 19:00etara. - 4-5 urtekoak, ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara. Bost hilabeteko ikastaroaren kostua 75 eurokoa izango da. Informazio gehiago jasotzeko Zestoako kiroldegira jo daiteke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide