Erralla Bertso Eskolak umeen taldea sortu berri du

Zestoako Hitza 2015eko abenduaren 22a

Urtarrilaren 12an ekingo dio Erralla Bertso Eskolak sortu berri duen umeen taldeak. Astean behin izango dituzte eskolak umeen talde horretako kideek, astearteetan, 18:30etik 19:30era bitartean. Saioak Kultur Etxean egingo dituzte. Azken urteetan herriko bertso eskolak ezkutuko lana egin du, eta hutsune nagusitzat umeen bertso eskolaren falta antzeman zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide