Etzi iritsiko da Zestoara Olentzero, 10:00etatik aurrera

Zestoako Hitza 2015eko abenduaren 22a

Olentzero, Arroabea, Zestoako Udala, oporrak

Etzi iritsiko da Olentzero Zestoako txoko guztietara, udalak jakinarazi duenez. Iraeta eta Arroagoia arteko ibilbideari ekingo diote herriko haurrek 10:00etatik aurrera, Gabon kantuak abestuz. 12:00etatik aurrera, berriz, Arroagoiko eliz atarian izango da Olentzero, umeek ikus dezaten. Arratsaldean, berriz, Zestoako udaletxe azpian egongo da. Hitzordua 18:00etatik aurrera izango da. Zertxobait aurreratu da, halere, eta Arroabeko eskola bisitatu du. Haurren gutunak jaso ostean oporrak hartu dituzte ikasleek. Olentzeroren bisita gaur jaso dute Arroabeko eskolan. (Hitza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide