Marian Beitialarrangoitia eta Maider Carrere EH Bilduko kideek parte hartuko dute bihar Azpeitiko plazan egingo den ekitaldian, 19:00etan. Abenduaren 20an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen barruan kokatzen da ekitaldia. Hain justu, Beitialarrangoitia da Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua. Carrrere, berriz, Espainiako Senaturako zerrendan bigarrena da herrialdetik.
Koalizioaren iritziz, "hitzordu garrantzitsua" da abenduaren 20koa euskal gizartearentzat "herri hau independetziara eramateko, eraldaketa soziala gauzatzeko eta, behingoz, gatazkaren ondorioak gainditu ditzan".
Larunbatean, Zestoan
Zestoan ere antolatu du EH Bilduk ekitaldia
Bidea egitera goaz lelopean. Larunbatean izango da, herriko plazan, 19:00etan. Koalizioak dei egiten die herritarrei oinetako parea ekitaldira eraman ditzan. "Zestoa aurrerakoi eta euskaldun bat nahi duten guztiak bildu nahi ditugu ekitaldian", adierazi du koalizioak.