(E. Albizu Lizaso)
Azpeitia eta Zestoa arteko errepide izkinan, Lasao inguruan, zegoen hormigoizko blokea kendu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuak jakinarazi zuen urtea bukatzerako mugituko zuela harria, eta halaxe izan da. Inguruko udalerrietako alkateek eskatuta erabaki du aldundiak hura kentzea. Izan ere, irailaren 9an
istripua izan zuten lau gaztek Azpeitia eta Zestoa arteko errepidean, eta bloke horren aurka jo ostean, hiru gazte hil ziren: bi errezildar eta azpeitiar bat. Urrestillako beste bizilagun bat larri zauritu zen, baina onik dago jada.