Lehiaketara atera du Zestoako Udalak Iraeta futbol zelaiaren kudeaketa. Aurki kaleratuko dituzte taberna hartzeko baldintzak eta haren ezaugarriak, GAOn, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Behin iragarkia argitaratuta, hamabost eguneko epea izango dute interesatuek proposamena egiteko eta dokumentazioa aurkezteko. Printzipioz, urtebetekoa izango da kontratua, baina aukera izango dute, udalarekin adostuz gero, bost urtera luzatzeko.
Besteak beste, honako baldintzak eskatuko dituztela jakinarazi du Zestoako Udalak: tabernaren eta instalazioen garbiketa egitea eta Gizarte Segurantzako autonomoen erregimenean alta ematea. Bestalde, astean egun eta erdiko atsedenaldia eta urtean hilabeteko oporraldia hartu ahal izango du taberna hartzen duenak.
Deialdia oraindik argitaratu ez badute ere, dagoeneko informazioa eskuragarri dago Zestoako udaletxean.