Zestoako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu herriko guraso eta haurrei zuzenduta datozen egunetarako. Gaurko 6 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra antolatu dute, Gabonetako Lagunak izenburupean, 17:00etatik 18:00etara, Kultur Etxean. Gabonetako opariak izango dituzte hizpide.