‘Txikitasunean handi’ eguna ospatuko dute Arroabean

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko azaroaren 20a

Txikitasunean handi eguna dute bihar, Arroabean. Arroako festa batzordeak antolatu du ekitaldia, eta bazkaldu ondorenetik hasita izango da festa auzoan. Mus txapelketarekin hasiko da egitaraua: 16:00etatik aurrera herriko tabernan bilduko dira jokalariak. Ondoren, 19:00etan hasita, bertso-triki poteoa egingo dute auzoan, eta bertso afariarekin lotuko dute hura: Unai Agirre eta Jexux Mari Irazu izango dituzte bertsotan modakuaren ostean. Egunari bukaera ona emateko, Dj Olaberrik itxiko du egitaraua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide