Palestinako Emakumeei buruzko hitzaldia, bihar

Zestoako Hitza 2015eko azaroaren 18a

Emakume Palestinarren begietatik film laburren zikloa antolatu du UNRWA Euskadi elkarteak. Euskal Herrian zehar botako dituzte filmak, horietako bat Zestoako Kultur Etxean izango da, ostegunean, 19:30ean. Emakumeen begietatik zinema zikloak WAC eta Shashat erakundeen film laburren aukeraketa bat eskainiko du. Ondoren, solasaldia izango da eta Palestinako zuzendari batzuk parte hartuko dute, hala nola: Alia Arasoughly (Shashat-eko zuzendaria) eta Amal Syam (Women Affairs Center-eko zuzendaria).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide