Autobusak daude Gure Esku Dago-ren batzarrerako Zestoan

Zestoako Hitza 2015eko azaroaren 18a

Gure Esku Dago egitasmoaren ezohiko batzarrera joateko autobusak antolatu dituzte Zestoan. Batzarra larunbatean izango da, eta Eskura prozesuan zehar eztabaidatu eta adostu den txostena bozkatzea da batzarreko helburua. Zestoako Gure Esku Dago-k doan jarri du autobusa, eta gaur da izena emateko azken eguna. Gasteizera joan nahi dutenek herriko tabernetan, zestoa@gureeskudago.eus helbidean edota 656-787 574 telefono zenbakian izena eman dezakete. Autobusa Gasteizera 08:30ean aterako da Zestoatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide