Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehean hasi eta igandera arte luzatuko da Mendi Astea. Umeentzako saioak, emanaldiak eta Ertxiñara irteera antolatu dituzte datorren asterako
Zestoako Agiro Mendi Klubak Mendi Astea antolatu du datorren asterako. Astelehenean hasi eta igandera arteko egitaraua prestatu dute mendizaleek. Hitzaldiak, mendi irteera eta umeentzako eskalada tailerra antolatu ditu Agirok datorren asterako.
Astearteko emanaldia herriko Espeleologia taldeak antolatuko du, eta Zestoa inguruko paisaiez hitz egitea dute helburu. Bestalde, Koldo Ruiz zestoarrak Txinako Muztagh Ata mendira (7.546m) egindako igoeraz hitz egingo du. Mendi Asteko ekitaldiak hurrengo igandean bukatuko dira, Ertxiñara antolatutako irteerarekin.