Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Aizarnan, auzoko eskola gai hartuta

Zestoako Hitza 2015eko azaroaren 11

Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Aizarnan, eta Aizarnako eskola jarri dute gaitzat. Bi mailatan banatu dute lehiaketa, 12 urtetik beherakoena bata, eta hortik gorakoena bestea. Dagoeneko bidal daitezke bertsoak, abenduaren 8a bitartean.

Guraso elkarteak antolatu du egitasmoa, herri elkartearen laguntzarekin, eta bertsozaletasuna "indartzea" da beraien helburua.

Honakoak dira lehiaketan parte hartzeko baldintzak:

  • Parte hartzeko aizarnarra izan behar da.
  • Bertso guztiak berriak izan behar dute, inon argitaratu gabekoak.
  • Nahi adina bertso-sorta bidal daitezke.
  • Gaia: Aizarnako eskola.
  • Kopurua: 12 urtetik beherakoentzat parte-hartzaile bakoitzak bertso bat idatzi beharko du, gutxienez. Helduek, berriz, hiru bertso egin beharko dituzte, gutxienez; eta, gehienez, sei. Bertso bakoitzak lau edo sei puntu izango ditu.
  • Doinua: libreak. Halere, doinuaren izena eta bertsoen ordena-zenbakia adierazi behar dira.
  • Epea: azaroaren 8tik abenduaren 8ra.
  • Helbidea: Bertsoak Aizarnako herri elkarteak Gurutze Santuan daukan postontzian utzi behar dira. Bertso-sorta gutun batean bidali behar da izengoitiz sinatuta. Beste gutun batean egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa sartu behar dira. Bi gutunetan, zera jarri behar da, "Aizarnako bertsopaper lehiaketa" eta egilearen ezizena.
  • Sariak: 

    12 urtetik gora: 

    Lehen saria: bi pertsonentzat afaria Aranburu jatetxean eta 100 euro.

    Bigarren saria: bi pertsonentzako afaria Konpitteroko jatetxean.

    12 urtetik behera:

    Lehen saria: 50 euroko balioa duen txartela.

    Bigarren saria: 25 euroko balioa duen txartela.

  • Epaimahaia: bertsolaritzan adituak diren hiru pertsonek osatuko dute. Haiek erabaki dezate saria eman gabe gelditzea, kalitate nahikorik ez badute lanek.
  • Sari banaketa: abenduaren 20an izango da, San Tomas egunean. Ondoren, bertsolari batek abestuko ditu saritutako bertsoak.
  • Jabetza: Herri elkartearena izango da jabetza, eta eskubidea izango du bertsoak argitaratzeko.
  • Liburuxka: Lan guztiekin liburuxka bat argitaratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide