Gaztaina erre jana egingo dute Arroabeko pilotalekuan ostiralean. Umeentzat jolasak jarriko dituzte 17:00ak inguruan; eta, ondoren, Arroabeko eskola berriaren inguruko informazioa emango dute guraso elkarteko kideek. Hori bukatzean, denek gaztaina-jana egingo dute Zestoako auzoan. Guraso elkarteak deialdia egin du beraien kamiseta jantzita joateko ekitaldira. Duela urtebete ere gaztaina jana egin zuten, Arroan Eskola Berria Orain egitasmoaren lehen urrats gisa.