Biktimen aldeko elkarretarazea egin dute Zestoan, memoriaren egunean

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko azaroaren 10a

Dozenaka lagun bildu dira Zestoako udaletxe aurrean, eta hildako herritarrak izan dituzte gogoan.

(E. Albizu Lizaso) "Biktima guztiek merezi dute justizia, memoria eta errekonozimendurako eskubidea", azaldu du Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak. Hori dela-eta bildu dira gaur, biktimak eta memoriaren egunean, dozenaka lagun Zestoako udaletxearen aurrean. Xabin Etxaide Ibarguren, Joxe Mari Korta Uranga, Zeferino Peña Zubia, Juan Sanchez Sierro eta Felipe Suarez Delgado herritarrak izan dituzte gogoan. Mendizabalek esan du aurtengo ekitaldia "abiapuntua" izatea nahi lukeela, aurrera begira halako gehiago egiteko: "Horrela Zestoako elkarbizitza hobetuko da". Alkateak, bestalde, eskerrak eman dizkie elkarretaratzera joan diren zestoarrei. Biktimaren egunaren harira, herriz herri egingo dituzte elkarretaratzeak Urola Kostan. HITZAk zerrenda bat egin zuen Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri txostenak erabilita, 1960 eta 201o artean eskualdean hil dituzten pertsonekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide