Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
12:00etan izango da, udaletxe aurrean.
Zestoako Udalak elkarretaratze isila egingo du asteartean, memoriaren egunaren harira, EUDELekin bat eginda. 12:00etan izango da ekitaldia, udaletxe aurrean. Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak ohar bidez jakinarazi du gogoan izango dituztela gatazkaren ondorioz hil dituzten herritarrak: Xabin Etxaide Ibarguren, Joxe Mari Korta Uranga, Zeferino Peña Zubia, Juan Sanchez Sierro eta Felipe Suarez Delgado.
"Alkate naizen aldetik, ahalik eta parte-hartze zabalena nahiko nuke ekimen xume horretan. Bestalde, nahi nuke aurtengoa abiapuntua izatea datozen urtetan ekimen landuagoak egiteko, beti ere gure herriko elkarbizitza hobetzeko bidean", adierazi du Mendizabalek. Alkateak zestoarrak eta eragileak gonbidatu ditu elkarretaratzean parte hartzera.