Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Menpekotasuna dutenen zaintzaileen estresa. Zaintzaileak zainduz ikastaroa eskainiko dute Zestoako Udaleko Gizarte zerbitzuek. Azaroaren 20an, 27an eta 30ean da ikastaroa 17:00etatik 20:15era, udaletxean bertan. Doan da ikastarora, baina izena eman behar da, 943-14 71 32 telefonora deituta. 20 lagunentzat lekua eskaintzen dute.