[flickr_set id="72157658374177074"]
Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erratula antzezlanak ireki ditu Azpeitiko XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak. Ostiralean izan zen lehen obra, eta Zestoako Interpretazio Eskolatik sortutako Eromen produkzioak taldeak Soreasu antzokia bete zuen. Eskualdeko aktore ugarik parte hartu zuten antzezlanean, Amancay Gaztañaga zuzendariaren gidaritzan.
Hasiera ona izan dute, beraz, topaketek. Larunbatean eta igandean ere antzerkiak lekua izan du Azpeitian. Larunbatean,
Itsasoari negar lana eskaini zuten
, Ze Onda taldearena. Soreasu antzokian. Atzo, igandea, berriz, Antzerki Eskolen eguna ospatu zuten.
Honakoa da hemendik aurrerako egitaraua:
Azaroak 2-15
Erakusketa. Corrado Masacciren Igelen itxuraldaketa eta azken kreazioak erakusketa, Be-tharram aretoan. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.
Azaroak 5, osteguna
21:00. Zu gabe antzezlana, Atea Teatroaren eskutik. Udaletxeko ganbaran.
Azaroak 6, ostirala
21:30. Etxekoak antzerki lana, Huts Teatroa eta Artedramaren eskutik. Soreasun.
Azaroak 7, larunbata
21:30. Eskutitzak antzezlana, Izar Films eta Itzel Antzerkiaren eskutik. Soreasu antzokian. Estreinaldia.
Azaroak 8, igandea
18:00. Moby Dick lana, Gorakada Teatroaren eskutik. Soreasu antzokian.
Azaroak 9-12
11:00-12:00. Eskola antzerkia, Soreasu antzokian.
Azaroak 13, ostirala
21:30. Jokoz kanpo lana, Borobil Teatroaren eskutik. Soreasun.
Azaroak 14, larunbata
21:30. Punto ta punto lana, Azpeitiko Emakumeen Tailerrekoekin. Soreasu antzokian.
Azaroak 15, igandea
18:00. Magia lapurra, Txalo antzerki taldearen eskutik. Soreasu antzokian. Estreinaldia da.
Azaroak 19, osteguna
21:30. Zer duzu Amy, Oh May God! elkarte artistikoaren eskutik. Gaztetxean.
Azaroak 20, ostirala
21:30. Amodioaren ziega antzezlana. Lauka Teatroa. Gaztetxean. Aurrez, 20:00etatik 21:15era jantoki begetarianoa.
Azaroak 21, larunbata
21:30. Mozkorra parregarri antzezlana, Xabier Maria Munibe Peñafloridako Kondearen opera komikoa. Soreasun.