Zestoako EH Bilduren agerraldia. (Ana Abarisketa)
Zestoako EH Bilduk Josetxo Mendizabal (EAJ) alkatearen dimisioa eskatu zuen atzo arratsaldean eskeinitako agerraldian. Pasa den astean jakin zen alkatearen soldata enbargatu duela Gipuzkoako Ogasunak. Guztira, 55.394 euroko zorra du Zestoako alkateak ogasun publikoarekin, eta hilean 1.155 euro atxikiko lioke Ogasunak. HITZAk Mendizabalekin hitz egin zuen eta hark azaldu zuen dagoeneko konpondu dituela Ogasunarekin zituen betebeharrak.
Mikel Arregi
Ertxin EH Bilduko bozeramaileak esan zuen, udalak jasotako enbargua "behin behinean" kitatuta ere, gaiak ez duela "larritasuna" galtzen. "Guzti honen atzean jarduera pribatu bateko enpresa zuzendaritzatik burututako epe luzeko irregulartasun larriak daudela ohartu gara", azaldu zuen EH Bilduk. Alkatearen dimisioa eskatzeaz gain, EAJri eskatu zioten "berehalako neurriak" hartu ditzala.
Ezohikoa, bihar
Bihar, osteguna, ezohiko udalbatza izango da Zestoan, 19:00etan, soladataren enbarguaz hitz egiteko. Ondoren, hileko ohiko bilera egingo da.