Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskualdeko hainbat udalerritatik Behobia Donostia maratoira joateko autobusak jarri dituzte azaroaren 8rako. Azpeitiko Udalak antolatutako autobusa Azkoititik eta Azpeititik irtengo da, eta lasterketaren irteera puntura eramango ditu parte-hartzaileak. Azpeitiko igerilekuan eman behar da izena, eta zortzi euroko prezioa du. Azkoititik 7:10ean irtengo da autobusa, liburutegi aurretik; eta 7:20an igaroko da Azpeititik, igerileku aurretik.
Bestalde, Zestoako atletismo taldeak ere antolatu du autobusa. Irekita dago izen-ematea azaroaren 2a bitartean, Zestoako kiroldegian. Hamar euro ordaindu behar dira izena emateko, eta aurrerago zehaztuko dute irteera ordua eta lekua.