'Kontaidazu ipuin bat' ipuin kontaketa saioa, ostiralean

Zestoako Hitza 2015eko urriaren 20a

ZESTOA // Zestoako Udaleko Gazteria Sailak Kontaidazu ipuin bat ipuin kontaketa saioa prestatu du. Hitzordua ostiralean izango da, 17:30ean, Zestoako liburutegian. Maider Arregi ariko da ipuin kontalari. Ekimen honen helburua da herritarrak haurrei ipu...

Zestoako Udaleko Gazteria Sailak Kontaidazu ipuin bat ipuin kontaketa saioa prestatu du. Hitzordua ostiralean izango da, 17:30ean, Zestoako liburutegian. Maider Arregi ariko da ipuin kontalari. Ekimen honen helburua da herritarrak haurrei ipuinak kontatzera gonbidatzea. Animatzen direnei Pello Añorga ipuin kontalariak formazio saioa emango die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide