Datozen asteetan hasiko dira umeen kirol ekintzak Zestoan

Zestoako Hitza 2015eko urriaren 7a

Eskola Kirola Zestoako umeen kirol ekintzak hasiko dituzte datozen asteetan. Eskola Kirola larunbat honetan, hilaren 10ean, hasiko da; eta Kirolaz Josta egitasmoa, berriz, hemendik bi astera abiatuko dute, hilaren 19an, astelehenean. Irailean izena emateko epea zabalik izan dute bi egitasmoek, eta eskolan jarri dute horretarako aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide